Mugikortasun Plana egiteko beste 55.000 euroko diru-partida jarri du.
Atzoko udal osoaren ohiko bilkurak, besteak beste, Floreagako irisgarritasuna hobetzeko aurreikusitako laugarren fasearen exekuzioa gauzatu ahal izateko diru-partida ahalbidetzea onartu zuen. Alegia, Floreagaberrin hirugarren igogailua eraikitzeko. Horretarako milioi bat euro jarri du Udalak.
Floreaga auzoan irisgarritasuna hobetzeko proiektu osoak bost fase ditu. Lehenengo biak gauzatuta, igogailuei emango zaie lehentasuna, eta hirugarrena jarriko da Floreagaberrin.
Gaur goizean hasi dituzte fresaketa lanak Aizkibel kalean eta gaur eta bihar artean asfaltatze lanak burutuko dira bertan. Lanak Correos paretik Aingeru kaleko bidegurutzera doan tartean egingo dira, Aizkibel kaleko 9 eta 23 zenbakien artean, hain zuzen.
Eguraldiak galarazi ezean, lanak gauzatzen ari den Asfaltos Urretxu enpresaren aurreikuspena da bihar bertan amaituta izatea jarduketa. Ondorenerako, pintaketa lanak geratuko lirateke.
1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 1 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
3.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakidun espedientearen onespena.
4.- Zubiaurre-Elkargune Institutuko kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 1 zenbakidun espedientearen onespena.
31. Azkoitiazpeitia Maratoi Erdiari hasiera hunkigarria eman zaio gaur arratsaldean, lasterketan arrastoa utzi duten eta jada gure artean ez dauden pertsonak omenduz. Antolakuntzak 1 zenbakidun dortsala Diego Garciaren familiari entregatu dio, eta hurrengo biak Alejandro Gomez atletaren eta Ione Basterra txirrindulariaren etxekoentzat izan dira. Halaber, berriki hil den Enrique Gil omendu da proba irteeran.
Lore-sortak eman ondoren, Maite Alberdi azkoitiarrak Xabier Leteren Xalbadorren Heriotzean abestu du, emozioak eta oroitzapenak bizituz. Agustin Jimenezek tubarekin eta gaiteroek euren ukitua eman diete uneari.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||